Hasiera

Brusela Europar Batasuneko hiriburua da. Iñork ez ditu data zehatzak atera, baina estimatzen da Bruselan, europear edo nazio arteko 1500 erakunde baino gehiago kokaturik daudela. Besteak beste, enbaxadak, eskualdeetako ordezkaritzak, komunikazio medioak, banketxeak, baita munduko 1700 enpresak eta multinazionalak, 300 abokatu bulegoak, konsultorak edo, nazio arteko eskolak ere bai.

Era berean, Europar Batasunean 270 eskualde inguru daude. Guztiek, baita hiri handiak ere, ordezkaritzak dauzkate Bruselan. Sarritan, ordezkaritza hauei zentro teknologiko, unibertsitate edo garapen elkarteak gehitzen zaizkie.

Web orrialde honek, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren ekintzak gizarteratzea dauka helburu. Delegazioaren zeregiñak hiru helburu orokorrean laburbildu ahal dira:

  • Europar erakundeetan Nafarroako presentzia sustatzea
  • Europar Batasuneko funtsetik Nafarroak jasotzen duen diruaren kopurua hobetzea
  • Nafarroak atzerrian duen estrategia indartzea

Ordezkaritzaren ekintzen gizarteratzea funtsezkoa da aipatutako helburak lortzeko.

Europako funtsak edo programen deialdietarako prestatu ahal diren proposamenak edo proiektuek arrakasta izateko, estrategia edo metodologia zehatz bat jarraitu behar dute. Orokorrean, Europako proiektuek sareak edo partzuergoak sortzea eskatzen dute. Gehinetan gai bakoitzeko sare egonkorrak eratu dira, bere kideei laguntza eskeintzeko. Sareek, bilerak, kontaktuak edo Europako Batzordearekin arremanak gauzatzen ditu. Informazio hau funtsezkoa da proiektu on bat prestatzeko.

Proiektu bat prestatzeko, aurretik “plangintza” bat izan behar dugu buruan. Jakin beharko da zeintzuk diren prestatu nahi ditugun gaiak, kideak, programak edo deialdiak. Sarritan aurrez aurreko antolakuntza bat derrigorrezkoa izango da, adibidez klusterak edo foro eraginkorrak egotea. Aipatu den bezala, deialdiak sarritan (ia gehinetan) Europako beste kideen partaidetza derrigortzen dituzte, eta horren eraginez Bruselan sareak ugari topatzen ditugu (orrialde honetan garatu den datu basean 800 aurkitu ahal dira). Sareen ezagutza ezin bestekoa da proiektu bat garatzeko, arrazoi ugari aurkitu ahal ditugu: sareek gai edo “topic” garrantzitsuen giltza emango digute. Bestalde, gero eta gehiago, sareak dira haien izanean proiektuak prestatzen dituztenak, beraz, sareetan parte hartzea proiektu baten baitan partaide izateko aukerak handitzen ditu.

Erakundeek eta sareek bilera, seminario, workshop edo infoday ugari antolatzen dituzte Bruselan. Ekitaldi hauetan deialdi edo topic garrantzitsuen informazio zehatza lortu egiten da, askotan dokumentoetan aurkitu ezin dena. Hori dela eta, Bruselako “agenda”-ren berri izatea baita garrantzitsua izan ahal da.

Informazio orrialde honetan aipatu diren elemento guzti hauek aurkitu ahal izango dira: Europako Batasuneko programen deskripzioa, deialdiak, sareen datu basea (800 inguru) eta Bruselako agenda. Bereziki, sareen deskripzioa eta Bruselan gertatzen diren bilera eta agendari  buruzko informazioa da Nafarroako Gobernuko Delegazioak eskeini ahal duen zerbitzua.